Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akademia

iz. Jakintsuen, arte edo letra gizonen elkartea. || Irud. Herra luze eta gaiztoen Eskola duk Infernua; amodio saindu ederren Akademia, Zerua.  v  Historia. Hitzaren jatorria grekoa da, Akademia. Atenasetik gertu izen bereko lorategia zegoen eta han bere eskola ipini zuen Platonek. Eskola honetan egiten ziren ekintzak erlijiozkoak bezala hartu zituen Antigonok. Platon hil ondoren bere ikasleek bilerak egiten jarraitu zuten 529 urtean Justinianok itxi zuen arte. Platonen heriotzaren ondoren Akademiak bi aldi izan zituen: Akademia Zaharra (K.a 348-270) eta Akademia Berria (K.a 270-129). Lehenengoan matematika landu zen batez ere. Bigarrenean Platonen irakaskuntzaren zenbait atal zalantzan jartzen zen. K.a. 129. urtetik aurrera Akademiak bestelako bideak jarraitu zituen. Errenazimentuan Akademiak Europan zehar zabaldu ziren (XVI. mendearen bukaera eta XVIII. mendean zehar). Frantzian Richelieuk bilera hauei ofizialtasuna eman zien. Frantziako eredua Espainian eta beste zenbait herrietan ere zabaldu zen.