Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aitasantutza

iz. Aita Santuaren ministerioa eta kargua, eta horren inguruan historian zehar definituz joan den erakundea. Aita Santuak eragin izpiritual handia izan du betidanik. Aginte politikoa, berriz, Pepin Laburrak emaniko opariarekin abiatu zen, Italiako lurralde handi bateko jaun bihurtu zenean. Aita Santuaren estatu horiek Italiako estatua sortu arte (1870) iraun zuten. Italiako estatuaren eta aitasantutzaren arteko gatazkak Letrango konkordatuaren bidez konpondu ziren (1929), Aita Santua Vatikanoko estatuaren buru geratu zelarik. Estatu txiki honek nuntzio izenez ezaguturiko ordezkari diplomatikoak ditu munduko estatu gehienetan.