Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aita Donostia Abesbatza

Donostiar abesbatza, 1986an Gaztedi Zentroaren eskutik sortua. Francisco Balenciaga aita kaputxinoak sortu zuen abesbatza eta bera izan zen lehen zuzendaria. Pixkanaka handitzen eta zabaltzen joan dira abesbatza honek egin dituen lanak, bai elizkizunetan baita bestelako esparruetan ere. Donostian eta inguruko herrietan egin dituzte emanaldi gehientsuenak, baina Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Asturias, Madril eta Frantzian ere izan dira. Hainbat abesbatza lehiaketatan parte hartu ondoren, lehen saria lortu zuten Autoleko lehiaketan. 2000. urtean Javier Alberdi zen abesbatzaren zuzendaria.