Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aerodinamika

iz. Fis. Airearen mugimendua eta airean dauden gorputzena aztertzen dituen mekanikaren alorra. XX. mendearen hasieratik asko garatu da zientzia hau, eta grabitatearen eta erresistentzia pasiboaren arazoak aztertzeko esperimentazio laborategiak sortu dira.  v  Aerodinamika teorikoak matematikazko analisia hartzen du oinarritzat, airearen izaeraren eta gorputz solidoei buruz duen jokaeraren gaineko zenbait hipotesitatik abiaturik, aireak egoera jakinetan duen mugimendua baldintzatzen duten legeak ondorioz ateratzeko. Aerodinamika enpirikoak metodo fisikoak erabiliz ikertzen du aireak gorputzen inguruan edo hodien barruan zein jokaera duen. Hegazkinek gero eta abiada handiagoa hartzen dutenez, ondo ikertu beharra dago airea nola ibiltzen den hegazkinaren inguruan. Ikerketa horiek haize tuneletan egiten dira, airea mugitzen ari delarik hegazkina geldirik dagoela.