aerobus
iz. Teknol. Bidaiari asko bidaldi laburretan garraiatzeko balio duen hegazkina. 1967an Frantziak, Britainia Handiak eta Alemaniako Errepublika Federalak hitzarmen bat sinatu zuten 250-330 bidaiari eramanez, 400-2.000 kilometro bitarteko bidaiak 0,89 Mach lastertasunez (930 km/orduko, gutxi gorabehera) egiteko gauza izango zen hegazkina egiteko. 1973an atera ziren lehendabiziko aerobusak.