Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

AEG

Allgemeine Elektrizitäts Gesellshaft alemaniar elektronika enpresaren siglak. 1883an sortu zen, eta 1903an Siemensekin fusionatu zen, Telefunken elkartea sortzeko. Nazien agintaritzak bultzaturiko armagintza programetako parte-hartzaile nagusia izan zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian bonbardaketen ondorioz galera handiak izan zituen arren, Alemaniako industrian paper garrantzitsua betetzen jarraitu zuen. Gaur egun nazioartean oso zabaldurik dagoen taldea da, nahiz eta produkzio lantegi gehienak Alemanian dituen. 1983an krisialdi larria izan zuen, eta, ondorioz, bere jardueretako batzuk berregituratu behar izan zituen.