Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adjaria

Sobietar Batasuna izandakoaren errepublika autonomoa, Georgiako Errepublika nagusiaren barnean dagoena, Itsaso Beltzaren ertzean. 3.000 km2 eta 393.000 biztanle. Hiriburua: Batum. Merkataritza portu garrantzitsua: petrolio esportazioa. Adjariarrak biztanleriaren % 40 baizik ez dira. Jatorriz islamiarrak badira ere, eliza ortodoxoa gero eta indar handiagoa ari da hartzen adjariarren artean.