Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

adierazpen

iz. (Zerbaiten) adieraztea, azalpena. ◊ Agiria. || Nork bere barnean duena adieraztea, hizkuntzaren bidez bereziki. Adierazpen askatasuna.  v  Hizkl. Gramatika tradizionalean, osagai orori deritza adierazpen (hitza nahiz sintagma izan).  v  Adierazpen elementua. Hizkuntzaren adierazpen mailako unitaterik txikiena da, edukiaren mailan bereizle dena. Hjemslev-entzat, edozein mezuk bi alde ditu: adierazpena eta edukia, hots, bi ikuspegietatik azter daiteke: adierazlearen ikuspegitik (adierazpena) edota adieraziaren ikuspegitik (edukia).