Ackermann, Wilhelm
Alemaniar logikari matematikoa (Schoenebeck, Alemania, 1896 - Luedenscheid, Alemania, 1962). 1925ean bukatu zuen doktoregoa, Hilberten zuzendaritzapean; tesian indukziorik gabeko aritmetikaren trinkotasun froga bat azaldu zuen. 1927tik 1961era irakasle aritu zen Burgsteinfeld eta Luedenscheiden. Göttingeneko Zientzien Akademiako kide eta Münster-ko Unibertsitateko ohorezko irakasle ere izan zen. Ackermannen azkeneko lanen artean multzoen teoriaren (1937), aritmetika osoaren (1940) eta tiporik gabeko logikaren (1952) trinkotasun frogak dira aipagarriak, multzoen teoriaren axiomatizazio berri batez eta Solvable cases of the decision problem (1954, Erabakitasunaren problemaren kasu ebazgarriak) liburuaz gainera.