Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aberrigabe

izond. Aberririk, bereziki lege aberririk ez duena.  v  Bere nazionalitatea galdu duelako aberririk ez duen pertsona. Hiru arrazoik ekar dezakete pertsona bat aberrigabe bihurtzea: nomadismoak, aurretik zuen nazionalitatea galtzeak eta berri bat hartu ezinak, eta estatuak ezarritako zigorrak. ONU ari da aberrigabeen arazoa konpontzeko saioak egiten: Errefuxiatuen Nazioarteko Erakundea eratu du, gerrak nazionalitaterik gabe utzitako pertsonei nazionalitate bat emateko. Giza eskubideak azaltzen dituen arautegian ere bada atal bat pertsona orok aberria izateko eskubidea duela esaten duena.