aberroismo
iz. Fil. Ibn Rusd edo Aberroesen filosofia sistema. Hiru teoriatan oinarritzen da. 1) Gizakiak bi adimen ditu: bata egilea, bakarra, gizaki guztientzakoa eta hilezkorra dena, eta bestea pasiboa edo materiazkoa, nork berea duena dena eta gorputzarekin batera galtzen dena. 2) Materiaren betierekotasuna. 3) Egia bikoitza: filosofiarentzat egia dena teologiarentzat gezurra izan daiteke eta alderantziz. Eragin handia izan zuen ondorengo filosofi eskoletan. Eskola honetako jarraitzaile nagusiak Brabanteko Sigerio, Paduako Marsilio, Daziako Boezio, Nicoletto Vernias eta Alesandro Achilini dira.