Abernathy, Ralph David
Estatubatuar apaiza, eskubide zibilen aldeko buruzagia (Linden, Alabama, 1926 - Atlanta, Georgia, 1990). 1948an artzain baptista ordenatu, 1950ean Alabaman matematikan lizentziatu eta 1951n soziologiako doktoregoa lortu zen Atlantako Unibertsitatean. Urte horren amaieran, Montgomeryko eliza baptistaren artzain bilakatu zen Alabaman. Martin Luther King-ekin batera, beltzentzat berdintasuna lortzea helburu zuten hainbat erakunde sortu zituen Estatu Batuetan; haren laguntzailerik gertukoena izan zen Abernathy 1950eko hamarkadaren bukaeran eta 60koaren hasieran egin ziren eskubide zibilen aldeko kanpainetan. 1961ean Georgiako Atlantan aritu zen artzain lanetan. King eta Abernathy sarritan kartzelatu zituzten desobedientzia zibileko ekintzengatik. 1968an Luther King hil zutenean, Abernathyk Southern Christian Leadership Conference (SCLC) erakundearen lehendakaritza hartu, eta Estatu Batuetako beltzen eskubide zibilen aldeko kanpainetan lan egiten jarraitu zuen. 1977 arte izan zen SCLCren lehendakari. 1989an bere autobiografia argitaratu zuen.
- aberezko
- aberia
- Aberin
- aberkide
- aberkoi
- Abernathy, Ralph David
- aberrazio
- Aberri Eguna
- aberri
- Aberri
- aberrigabe