Abelardo, Pedro
(Fr. Pierre Abélard). Filosofo eta teologo frantsesa (Le Pallet, 1079 - Chalon-sur-Saône ondoan, 1142). Teologia eskolastikoa eta logika irakatsi zituen Parisen. Eloisarenganako izan zuen amodioak eta hori eragozteko haren osaba Fulbert-en ahaleginek famatu dute historian. Abelardoren dotrina kondenatua izan zen bi kontziliotan (Soissons, 1121; Sens,1140) eta bere irakaspenak bildu zizkioten etsaiek monasteriotik monasteriora etengabe aldatuz ibiltzera behartu zuten. Unibertsalen auzian, egun kontzeptualismo deituaren antzeko jarrera hartu zuen, errealismoa kritikatuz eta nominalismoa onartu gabe. Bere obra nagusiak: Dialogus inter philosoforum…, Ethica, Historia calamitatum Abaelardi, Sic et nunc, Theologia christiana.
- Abejo, M Rosalina
- abel-
- Abel, Antoine
- Abel, Niels Henrik
- Abel
- Abelardo, Pedro
- abelazkuntza
- abelbide
- abelburu
- abeldar
- abeldun