Abel, Niels Henrik
Matematikari norvegiarra (Finnoy, 1802 - Arendal, 1829). Aljebra ekuazioak, laugarren gradutik gorakoak direnean, aljebra bidez ezin egin daitezkeela frogatu zuen; aljebra funtzioak eta eliptikoak ikertu zituen, besteak beste. Ekuazio mota berri bat ere aurkitu zuen, bere ohorez Abelen ekuazio edo ekuazio abeldar deitzen dena. Miseria gorrian hil zen.