Abel, Antoine
Seychelletar idazlea (Anse Boileau, 1934). Frantsesez idatzi du bere obra osoa, eta berari esker izan du munduak Seychelleetako kultura kreolearen berri. Poemak eta kontakizunak argitaratu izan ditu: Paille-en-queue (Lastoa isatsean,1969), Une tortue se rappelle (Dortoka bat oroitzen da,1977).