Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

abdomen

iz. Sabelaldea.  v  Zool. Artropodoetan eta zenbait anelido poliketotan toraxetik atzerako segmentuek osatzen duten gorputz zatia.  v  Anat. Gizonarengan gorputz enborraren beheko zatia hartzen du abdomenak. Goiko aldean diafragmak bereizten du toraxetik; behean pelbisak eusten dio; atzetik bizkar hezurrak eta gihar ahaltsuek mugatzen dute, eta aurretik abdomen paretak. Abdomen barren osoa peritoneo ehunaren barruan dago kokaturik, heste guztiak ere barnean dituela. Hesteez gainera, urdaila, gibela, barea, area, giltzurrunak, maskuria dira abdomenean aurkitzen diren organo eta gorputz zati garrantzizkoenak.  v  Abdomen aorta. Anat. Aortaren tartea diafragma zeharkatzen duenetik banatzen den arte.  v  Abdomeneko barrunbea. Anat. Abdomenaren mugen barruan geratzen den lekua, peritoneo ehunak mugatzen duena.