Departamento de Cultura y Política Lingüística

Santiago

(Antzina Santiago de los Caballeros). Dominikar Errepublikako erdi-iparraldeko hiria eta izen bereko probintziako (3.122 km2 eta 704.835 biztanle) hiriburua, Yaque del Norte ibaiaren ertzean. 309.000 biztanle (Dominikar Errepublikako bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez). Bi unibertsitate. Industria (tabakogintza, janari industria, kimika industria, ehungintza) eta nekazaritza gaien merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira San Luis gotorlekua eta Santiago Nagusiaren katedrala.  v  Historia. Dominikar Errepublikako hiri zaharrenetako bat da. 30 zaldunek sortu zuten hiria 1504. urtean, eta hortik datorkio antzinako izena. 1564. urtean lurrikara batek suntsitu zuen. Frantses kolonoek espainiarrak egotzi nahi izan zituztenean hiru aldiz eman zioten su hiriari.