Departamento de Cultura y Política Lingüística

Sansovino, Jacopo

Italiar eskultorea eta arkitektoa, Iacopo Tatti izenaz deitua, Andrea Sansovinoren ikaslea (Florentzia, 1486 - Venezia, 1570). 1506. urtean Erroman hartu zuen bizilekua eta Rafaelekin batera lan egin zuen (Baco, 1511-1514). Michelangeloren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako Santiago eskultura egin zuen, eta 1527. urtean Veneziara joan zen. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen eta 1529an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. Corner jauregia eraiki ondoren (1532), San Markos plaza inguruko Loggeta del campanile (1537-1540) eta Libreria (1536-1554) egoitzak egin zituen. Veneziako arkitekto nagusia izan zen 40 urtez, eta eskulturagile bikaina izan zen aldi berean (Campanileko estatuak, San Markos basilikako koruko Ebanjelistak eta sakristiako atea).