Departamento de Cultura y Política Lingüística

Sansovino, Andrea Contucci

Italiar eskultorea eta arkitektoa (Monte San Savino, Arezzotik hurbil, 1467 - Monte San Savino, 1529). Monte San Savinon eta Loreton lan egin zuen hasieran, Bramante arkitektoaren aginduei jarraituz betiere; eskulturan Leonardo da Vinciren obrak hartu zituen eredutzat: Volterrako bataiarrirako eginiko eskulturak (1502), Florentziako bataiategiko ekialdeko atearen gaineko Kristoren bataioa (1502-1505). 1505. urtean Erromara joan zen eta Santa Maria del Popolo elizan Sforzaren eta Della Rovere-ren hilobiak egin zituen. Aipagarria da, halaber, Loretoko Etxe-Santuko Ama Birjinaren bizitza behe-erliebea.