Departamento de Cultura y Política Lingüística

Santa Coloma de Gramanet

Kataluniako ekialde-erdialdeko hiria, Bartzelonako probintziaren ekialdean, Besós ibaiaren ertzean, Bartzelonako hiriaren ipar-ekialdean. 140.000 biztanle. Industria gune garrantzitsua (metalurgia, ehungintza, kimika industria, papergintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak). XVI. mendeko Pallaresa dorrea dago hiritik hurbil eta, arkeologia indusketek azaltzen dutenez, erromatarren aurretiko bizilekua izan zen.