Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rokitansky, Karl

Austriar sendagilea, jatorriz txekiarra (Hradec Králové, 1804 - Viena, 1878). Vienako unibertsitateko anatomia patologiko saileko katedraduna izan zen 1875. urtea arte, eta alor horren aitzindaritzat hartua da. 30.000 azterketatik gora egin zituen; horien artean garrantzitsuena larumin larriaren inguruan egindakoa da. Lan nagusia, Handbuch der pathologischen Anatomie (1842-1846, hiru liburuki; Anatomia patologikoari buruzko eskuliburua).