Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rojo, Vicente

Mexikar margolari eta grabatzailea, jatorriz espainiarra (Bartzelona, 1932). Lanaren Oinarrizko Eskolan egin zituen eskulturako ikasketak, eta 1949an Mexikora aldatu eta Escuela de Pintura y Escultura del Instituto Nacional de Bellas Artesen (INBA) sartu zen; han A. Soutoren lantegian hasi zen ikasten, arterako zaletasuna eta argitaratzaile lanak bateratuz. Izan ere, Rojok zenbait aldizkari sortu eta zuzendu ditu bere karreran zehar, adibidez Artes, México en la Cultura, La Cultura en México. Ospe handia lortu zuen orobat, Plural, Artes Visuales eta Discos Visuales aldizkarietarako egindako diseinu grafikoengatik. Rojok euskarri eta teknika ugari erabili izan ditu, baina trebetasun berezia erakutsi du alor grafikoetan: akuaforteak, litografiak, serigrafiak eta collageak egin ditu. Bere obra mexikar optikoen sailean sailkatu ohi da. Margolaritzan, aipagarriak ditu Seinaleak, Ukazioak eta Mexiko euripean sailak.