Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rojas Zorrilla, Francisco de

Espainiar dramagilea (Toledo, 1607 - Madril, 1648). Pedro Calderón de la Barcaren eskolako kidea izan zen baina oso datu gutxi iritsi dira haren bizitzari buruz. Toledoko unibertsitatean egin bide zituen ikasketak, eta ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua. Santiagoko ordenako kide egin zen 1644an. Antzerkirako 70 bat obra idatzi zituen eta antzerki molde berriak urratu zituen. Obra nagusiak: Cada cual lo que le toca (Bakoitzari dagokiona), El Caín de Cataluña (Kataluniako Kain), Los encantos de Medea (Medearen xarmak), La vida en el ataúd (Bizitza hilkutxan), Los trabajos de Tobías (Tobiasen lanak), Obligados y ofendidos (Behartuak eta minduak), Donde hay agravios no hay celos (Laidoak direnetan zelorik ez), Del rey abajo, ninguno (Erregeren azpitik inor ez) eta Entre bobos anda el juego (Ergelen artean).