Departamento de Cultura y Política Lingüística

preludio

iz. Musika lana, beste musika lan luzeago baten sarrera gisa jotzen dena, adibidez, eliz ospakizun baten aurretik, edo fuga, suitea edo horien gisako musika lan baten aurretik. XV. eta XVI. mende hasierako preludioak lan laburrak ziren, teklaturako idatziak, estilo librean. 1650. urte inguruan musikagileak preludioa beste musika lan batzuetan tartekatzen hasi ziren. Louis Couperinek suiteen sarrera moduan erabili zuen. Haendelek, berriz, inprobisaziozko preludioa erabili zuen, eta Bachek preludio eta fuga elkarketa. XIX. mendean Chopin izan zen preludiogile nagusia. Aipagarriak dira, orobat, Scriabin (90 preludio), Debussy (24, bi liburutan) eta Rachmaninov.