Departamento de Cultura y Política Lingüística

Prandtauer, Jakob

Austriar arkitekto eta eskultorea (Stanz, Tirol, 1660 - Austria Beherea, 1726). Eraikuntza erlijiozkoak egin zituen batez ere (elizak, komentuak), kontraerreformaren garaipenaren ondoren Bavaria eta Austriako eliza katolikoak erakutsi zuen jarrera arranditsuaren erakusgarri direnak. Pandtauerren lan nagusia Melk-eko abatetxea da, Austriako barrokoko lan adierazgarrienetako bat.