Departamento de Cultura y Política Lingüística

positroi

iz. Fis. Elektroiaren masa eta spin berdina baina karga elektriko positiboa duen antipartikula. Bere sinboloa e+ da. Dirac-ek aurrikusi zuen bere teorian 1930an, baina Estatu Batuetako Anderson-ek aurkitu zuen 1932an izpi kosmikoak Wilson-en ganberaren bidez aztertzen ari zela. Positroiak ez dira aurkitzen atomoan egoera librean, eta batez besteko bizia oso laburra dute. Partikulen azeleratzaileetan lortzen dira eta ikerketak egiteko erabiltzen dira.