Departamento de Cultura y Política Lingüística

positibismo

iz. Fil. Auguste Comte-ren filosofia sistema. || A. Comte-ren filosofiaren zenbait alderditan oinarrituriko filosofiak (E. Renan, John St. Mill, H. Spencer, R. Avenarius, E. Mach). || Positibismo logikoa. ik. neopositibismo.  v Comte-ren arabera, gizadiaren bilakaera intelektualak hiru aro izan ditu: teologikoa edo izadiaren fenomenoak jainkoen bidez azaltzen zirenekoa; metafisikoa edo gertakari horiek kontzeptu abstraktuen bidez (formak, ideiak, printzipioak) esplikatzen zirenekoa; eta positiboa, gizona fenomenoen deskribapena egitera mugatzen dena. Zientziaren teoria gisa, positibismoak ez du onartzen gertakariez kanpoko errealitaterik, eta ez ditu gertakarien arteko harremanak baizik ikertzen. Filosofia positiboaren helburua ez da gauzen kausak edo esentziak aurkitzea, gobernatzen dituzten legeak deskribatzea baizik.