Departamento de Cultura y Política Lingüística

Phu Khanh

Vietnamgo hego-erdialdeko herrialdea, Txinako Hegoaldeko itsasoaren ertzean. 9.804 km2 ditu eta 1.463.000 biztanle. Hiriburua, Both Nha Trang. Hiri nagusiak: Tuy Hoa, Cam Ranh eta Khanh Hoa. Da Rang (iparraldean) eta Ky Lo (hegoaldean) dira herrialdeko bi ibai nagusiak. Nekazaritza (azukre kanabera, arroza, kautxua, kotoia), arrantza eta industria (zurgintza, kimika industria, tabakogintza, ehungintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.