Phnom Penh
Kanbodiako hiria, izen bereko estatuko hiriburua, Mekong ibaiaren deltaren eta Tonle Sap aintziraren artean. 800.000 biztanle (2.500.000 biztanle 1970 arte). Unibertsitateak. Errege Jauregia. Museoak. Aireportua. Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, eskulanak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Ibai portu garrantzitsua. v Historia. 1434. urtean sortu zuten hiria. Khmer inperioak hiriburutzat hartu zuen Angkor hiriaren ordez, baina XVI. mendean utzi zuen. 1867an hiriburu bihurtu zen berriro Norodom erregearen garaian. 1975ean khmer gorriek beretu zuten hiria eta ia erabat hustu zuten: 700.000 lagun inguru hiritik aterarazi eta nekazari lanetara bidali zituzten. 1979an, oste vietnamdarrek bereganatu eta beren gobernua ezarri zuten han.