Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nunes, Pedro

Matematikari portugaldarra (Alcacer do Sal, 1492 - Coimbra, 1578). Nonnius izenaz ere ezagutzen da. Salamancan egin zituen ikasketak eta 1529. urtean erregearen kosmografo izendatu zuten. Nonioa asmatu zuen. Obra nagusiak: De crepusculis liber unus (1542), De arte atque ratione navigandi (1546).