Departamento de Cultura y Política Lingüística

nukleasa

iz. Biokim. Azido nukleikoen hidrolisia katalizatzen duen entzima. Nukleasak hidrolasen sailekoak dira. Ezagunenak hauek dira: nukleinasak, azido nukleikoak beren osagai diren nukleotidotan zatitzen dituztenak; nukleotidasak, nukleotidoak hidrolizatzen dituztenak, eta azido fosforikoa eta nukleosidoak eratzen; nukleosidasak, nukleosidoak erasotzen dituztenak, eta base purikaren edo pirimidikaren eta pentosaren artean dagoen lotura hausten. Ehunetan eta hareak eta hesteek isurtzen dituzten gurinetan aurkitzen dira.