Departamento de Cultura y Política Lingüística

Granada Berria

Espainiarren kolonizazio garaiko Indietako erregeordetza, XVIII. mendearen hasieran sortua. Egungo Kolonbiak, Panamak, Ecuadorrek eta Venezuelak osatzen zuten. 1819an burujabetasuna lortu zuenean Kolonbia Handia izena hartu zuen. 1830. urtean hiru estatutan banatu zen: Venezuela, Ecuador eta Granada Berriko Errepublika (gaur egungo Kolonbia eta Panama).