Departamento de Cultura y Política Lingüística

nukleiko, azido

Biol. Zelula bizidunetan dauden gai kimiko konposatu konplexuak. Gai hauen molekulen pisuak oso handiak dira. Normalean proteinekin lotuak izaten dira, eta nukleoproteinak eratzen dituzte. Azido nukleikoak eta nukleoproteinak izaki bizi guztietan daude eta nahitaezkoak dira bizitzarako. Azido nukleikoak nukleotidoen polimeroak dira, eta azken hauen arteko lotura fosfato zubien bidez egina dute. Azido nukleikoak hidroliza daitezke, eta hidrolizatzean erribosa, purina eta pirimidinen nahaste bat eta azido fosforikoa eratzen dute. Azido nukleiko mota ezagunenak eta garrantzitsuenak zelularen zitoplasman urtua dagoen azido erribonukleikoa (RNA) eta kromosomen osagai den azido desoxirribonukleikoa dira (DNA). Biak dira garrantzi handikoak zelularen biokimikan, beroien bidez gauzatzen baita organismoaren herentzia prozesua (DNAk) eta proteinen biosintesia (RNAk). Birusak sortutako gaixotasunen, minbiziaren ikerketan eta ikerketa genetikoan oso erabiliak dira. || ik. desoxirribonukleiko, erribonukleiko.