Nostlinger, Christine
Austriar idazlea (Viena, 1936). Vienako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, baina laster hiriko aldizkarietan eta irratian hasi zen lanean, hezkuntzaren inguruko gaiak lantzen. Haur literaturako liburuak idazteari ekin zion gero. Idazkera xumea, umorez eta samurtasunez betea erabiltzen du, eta horrekin, irakurleak erakartzea lortzen du. Familia harremanak, eskola, heziketa, gazteen arteko harremanak, emakumearen askatasuna eta tankera horretako gaiak jorratzen ditu, eta aski idazle polemikoa da. 1984an Andersen saria jaso zuen bizitzan egindako lanagatik. Libururik aipagarrienen artean ditu: Senarra amarentzat (1972), Hau nazka! (1973), Lollipop (1976), Gretchen arduratuta dago (1983) eta Detektibe usaimena (1992). Nostlinger-en bi liburu euskaratu dira: Ezta inola ere (X. Mendiguren itzultzaile) eta Deabru jaun maitea (M.J. Kerexeta itzultzaile).
- Norvegia
- norvegiera
- Norza
- Noske, Gustav
- noski
- Nostlinger, Christine
- Nostradamus
- nota
- notario
- notazio
- notizia