Nostradamus
(Jaiotza izenez, Michel de Notre-Dame). Frantziako sendagile eta astrologoa (Saint-Rémy-de-Provence, 1503 - Salon, 1566). Katalina Medicik gortera deiturik haren aholkulari eta Karlos IX.aren sendagile izan zen. 1555ean bere lanik ezagunena argitaratu zuen: Centuries astrologiques, etorkizuna iragartzen duena.