Departamento de Cultura y Política Lingüística

noiz

adlag. (Galdetzailea). Zein unetan, zein denboratan? Noiz etorriko da? Horrela noiz ezkero dago? || (Zehar galderetan). Ez dakigu noiz arte gauden hemen. Lana noiz bukatuko zain. || Noiz… noiz… Hor ari zaizkigu noiz alboka, noiz xirula, noiz adarra joz. || Noiz edo noiz. Noizbait, inoiz. Zin egin zuen noiz edo noiz mendekatuko zela. || Noiz edo behin. Inoiz edo behin. Nafarroa Beherea aipatzen da noiz edo behin zenbait lekutan, behar bezain maiz ez bada ere. || Noiz baino noiz. (Dagokion aditza geroaldian, adierazten duena edozein unetan gerta daitekeela aditzera ematen delarik). Aita hau beldurraz zebilen noiz baino noiz azpian hartu eta lehertuko ote zuen bere seme horrek. || Noiz edo berriz. Noiz edo behin. Lasto gogorra, eta noiz edo berriz esku bete arto ale. || (Denborazko perpaus txertatu baten buru bezala, aditz jokatuak bait- hartzen duelarik). Bekatu haietarik ainitz zitzaiola barkatu, apezaren belarrian noiz baitzen kofesatu. || Noiz ere. (Denborazko perpaus txertatu baten buru bezala, aditz jokatuak bait- edo -(e)n hartzen duelarik). Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan maiz zure hurbilean naiz. || Noiz eta; noiz eta ere. Noiz ere. || Noizean behin. Batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. Ez dut uste ixuri, ixildu, itxusi eta abar idazteak, noizean behin bederen, kalterik ekar dezakeenik. || Noizean behingo. izlag. Noizean behingo bilerak. || Noizean behinka. adlag. Noizean behin. || Noizean noiz. adlag. Noizean behin. || Noizetik noizera, noizik noizera. Noizean behin. || Noizik behin. adlag. Noizean behin. || Noizik behingo. izlag. Noizik behingo ametsak. || Noizik behinean. adlag. Noizik behin. || Noizik behinka. adlag. Noizik behin. || Noiz behinka. ik. noizbehinka.