Departamento de Cultura y Política Lingüística

Noiret, Philippe

Frantses aktorea (Lille, 1931 - Paris, 2006). Antzerkian egin zituen lehen urratsak. Zineman hasi zen gero, eta 1960an Zazie dans le métro filmean (Louis Malle) Gabrielen paperean egindako lanari esker egin zen ezaguna. 1970eko hamarkadako aktorerik garrantzitsuenetako bat izan zen Frantzian. Film aipagarrienen artean ditu: Topaz (1969), L’horloger de Saint-Paul (1973, San Pauleko erlojugilea), La grande bouffe (1973, Oturuntza handia), Le juge et l’assassin (1975, Epailea eta hiltzailea), La vie et rien d’autre (1989, Bizitza eta besterik ez), Cinema Paradiso (1987) eta Il postino (1995, Postaria). Zuzendari handi askorekin lan egin zuen: Hitchcock, Marco Ferreri, Bertrand Tavernier, Claude Chabrol, Giuseppe Tornatore eta abarrekin.