Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nogaret, Guillaume de

Frantses legegizon eta politikaria (Saint-Félix, 1260 - ?, 1313). Zuzenbide irakaslea izan zen Montpellieren eta epaile Beaucairen; 1292ean Filipe IV.a Ederraren gortean sartu zen; 1295ean erregearen aholkulari izendatu zuten eta 1302tik aurrera erregearen politikaren ardura hartu zuen. Liskarrak izan zituen Bonifazio VIII.a aita santuarekin, eta hark Anagnin (1303) jasan zuen atentatuaren eragile nagusitzat hartua izan zen. 1307an tenplarioen aurkako manifestu bat plazaratu zuen; harekin abiatu zen haien aurkako jazarpena.