Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nin, Anaïs

Estatu Batuetako idazlea (Neuilly, 1903 - Los Angeles, 1977). Joaquín Nin espainiar musikagilearen alaba zen; Estatu Batuetan eta Europan bizi izan zen giro kosmopolitan. Artista eta idazle asko izan zituen adiskide: H. D. Lawrence, Henry Miller eta Antonin Artaud, besteak beste. Psikoanalisiaren, erotismoaren eta surrealismoaren eragina nabarmena da haren idazlanetan. Liburuak: saiakera bat (1932, D. H. Lawrence, An unprofessional Study); Henry Miller-en Kantzer tropikoa eleberriaren aitzin solasa; hitz lauzko olerki bat, The House of Incest (1936, Intzestoaren etxea); eleberriak: Winter of Artifice (1939, Artifizioaren negua), Ladders to Fire (1946, Eskalerak sutarantz), A Spy in the House of Love (1954, Espioi bat maitasunaren etxean), Novel of the Future (1969, Etorkizuneko eleberria), eta ipuin liburu bat, Cities of the Interior (1959, Barne hiriak). Baina bizitza osoan zehar idatzi zuen Journals (1931-1971, Egunkariak) da haren idazlan nagusia, 15.000 orrialdetik gora dituena eta pertsonaia ospetsu askoren bizitzako xehetasunak agertzen dituena.