Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nimitz, Chester William

Estatu Batuetako almirantea (Fredericksburg, Texas, 1885 - Yerba Buena, 1966). Lehen Mundu Gerra bitartean Atlantikoko urpeko armadaren buru izan zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean, Pearl Harbour-eko erasoaren ondoren, Ozeano Bareko itsas gudarostearen buru izan zen, eta haren esku egon zen japoniarrek mendean hartutako lurraldeak berreskuratzea; zeregin horretan liskarrak izan zituen lurreko gudarosteko buru zen MacArthur jeneralarekin. 1945eko irailean japoniarren errendizioa sinatu zuen MacArthurekin batera. 1945etik 1947ra itsas gudarosteko agintaritza nagusiko buru izan zen; 1947an itsas gudarosteko ministroaren aholkulari berezi izendatu zuten. 1949an indiarren eta pakistandarren arteko Kaxmireko gerran bitartekari lanetan ziharduen Nazio Batuen ordezkaritzako buru izan zen.