Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nin-Culmell, Joaquín

Kubako musikagilea eta pianista (Berlin, 1908 - Kalifornia, 2004). Joaquín Nin-en semea. Schola Cantorum-en ikasi zuen, eta geroago Parisko kontserbatorioan Paul Dukas-ekin. Fallaren ikasle ere izan zen, eta honen eragina nabaria da haren lanetan. Berkeleyko unibertsitateko irakaslea izan zen. Pianorako lanak, kamerako musika eta obra sinfonikoak ondu zituen estilo inpresionistan. Lan aipagarriak ditu: Piano eta orkestrarako kontzertua (1946), Don Juan (1959), Piano eta harirako kintetoa (1953) eta Kataluniako hamabi kantu herritar (1960).