Nilsson, Bo
Suediar musikagilea (Skelleftehamm, 1937). Bere kasa egin zituen ikasketak. Musika elektronikoa eta seriekoa landu izan ditu, eta baita abangoardiako teknikak ere. Suediako herri musikaren elementuak erabili ditu bere lanetan. Darmstadt eskolako joeren eragina izan du, baina ez da talde haren estetikara makurtu. Nilsson-en lanen artean aipagarriak dira, besteak beste: Audiograma (1957), Frequenzen (1955-1956), Szene I, II, III (1960-1961), Gösta Oswaldi gutuna (1961), Sarrera (1962) eta Nazm (1973).