Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nikolas Ia

Errusiako tsarra (Zarstoje Selo, 1796 - San Petersburgo, 1855). 1825-1855 urteetan izan zen aginpidean. Tsar izendatu zuten egunean bertan matxinada aurrerazale bat, Dezenbristek (ideia liberaleko ofizialak) antolatua, desegin zuen. Nikolas I.aren erreinaldian zenbait gauzatan aurrera egin zen: lege bildumak osatu ziren, lehen errusiar burdinbidea egin zen eta estatuaren mende zeuden jopuen egoerak zertxobait hobera egin zuen. Aurrerabide politikorik, ordea, ez zen batere izan; gutxiengoak gogor esetsi zituzten, “autokrazia, ortodoxia eta abertzaletasuna” ideien pean. Intelektualen artean eslaviarzaleen eta mendebalzaleen bereizketa hasi zen. Aldi berean, Gogol, Lermontov eta Pushkin idazleekin errusiar literaturaren urrezko aroa hasi zen. Nikolas I.ak oso gogor zapaldu zuen Poloniako matxinada (1830-31), eta 1939an Austriari lagundu zion Hungariako matxinada desegiten. Krimeako gerran hil zen eta semeak, Alexandro II.ak, hartu zuen aginpidea.