Departamento de Cultura y Política Lingüística

New Hampshire

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua. 24.097 km2 eta 921.000 biztanle. Hiriburua: Concord. Hiri nagusiak: Manchester, Portsmouth, Nashua. Mugak: iparraldean, Kanada; sortaldean, Maine estatua eta Ozeano Atlantikoa; hegoaldean Massachusetts estatua eta sartaldean, Vermont estatua. Iparraldean eta sortaldean White Mountains (Mendi Zuriak) daude; lurraldearen % 80 basoa da.  v  Ekonomia. Abere hazkuntza eta nekazaritza. Industria: egurgintza, larrugintza, ehungintza, industria elektronikoa, paperolak.  v  Historia. John Masonek jarri zion izena lurraldeari 1629an. Massachusetts-i atxikia egon zen (1641-1679), Ingalaterra Berriko probintzia handiari lotua gero (1686), eta 1692an errege probintzia izan zen. 1776an independentzia aldarrikatu zuen eta 1788an konstituzio federala onetsi zuen.