Departamento de Cultura y Política Lingüística

neuroptero

izond. Zool. Izen bereko ordenako intsektuez esaten da. Neuropteroek ugaltzean metamorfosi aldi guztiak igarotzen dituzte. Lau hego dituzte, elkarren antzekoak eta mintz sendokoak; geldi daudenean gorputzaren gainera bilduta dauzkate. Aho murtxikatzailea dute. Hogei bat familia biltzen ditu ordenak; besteak beste, dilaridoak, sisiridoak, krisopidoak.