Departamento de Cultura y Política Lingüística

neurona

iz. Anat. Nerbio ehuna osatzen duten zeluletako bakoitza, nerbio bulkadak eroateko gai dena. Erdi aldean nukleoa du (soma deitzen dena), eta nukleo horretatik ateratzen dira neurita bat (zuntz luze bakarra, batzuetan adarrak dituena) eta dendrita batzuk (neurita baino laburragoak). Neuronen arteko lotura sinapsi deitzen da, eta zentzu bakar batean eroaten du nerbio bulkada, beti neuritatik dendritara. Soma eta neuritak, eta soma eta dendritak, sinapsirik gabe lotzen dira. Bi motatako neuronak daude: zentzumenezkoak (gorputz kanpoko eta barneko informazioa jaso eta nerbio zentroetara eroaten dutenak), eta higiarazleak edo eragileak (nerbio bulkadak nerbio zentroetatik organoetara eramaten dituztenak).