Departamento de Cultura y Política Lingüística

Mardones, José

Arabar abeslaria (Lantarón, 1875 - Madril, 1932). Palentziako Katedraleko Musika Kaperako baxu gisa hasi zuen bere kantu jarduera. Ondoren Madrila joan zen eta hango Teatro Lírico eta Teatro Real antzokietan abestu zuen. Bilbon, Sevillan, Lisboan eta Buenos Airesen kontratuak bete ondoren New York hiriko Metropolitan Opera House antzerkian kantatu zuen 12 urtez Enrico Caruso italiar tenor ospetsuarekin batera. Handik itzultzean munduko baxurik handiena zelako ospea zuen eta bi kontzertu zoragarri eskaini zituen agur gisa, 1928. urtean Madrilen (orkestra sinfonikoak lagunduta) eta Bartzelonako Lizeoan, hurrengo urtean.