Departamento de Cultura y Política Lingüística

Marconi, Guglielmo

Italiar ingeniari eta asmatzailea (Bolonia, 1874 - Erroma, 1937). Esperimentuak egin zituen Boloniako unibertsitateko fisikako laborategian, uhin elektromagnetikoen bidez komunikazioak lortzeko. Hari gabeko lehen komunikazioa lortu zuen, Pontecchion (1895), Spezian (1897), Mantxako itsasartean zehar (1898), eta Irlanda eta Ternua artean. Sintonia asmatu zuen, eta baita beste tresna elektromagnetiko asko ere; seinale magnetikoen atzemailea (1902) eta uhinen sortzailea, besteak beste. Halaber, mikrouhinen tresnak hobetu zituen. 1909an Fisikako Nobel saria irabazi zuen, K.F. Braunekin batera.