Departamento de Cultura y Política Lingüística

Maracaibo

Venezuelako ipar-mendebaleko aintzira, Zuliako estatuan; 16.360 km2 hartzen ditu eta 155 km da luze. Lekurik zabalenean 120 km da zabal, eta gehieneko sakontasuna 30 m-koa du. Beste askoren artean, Catatumbo ibaiaren ura hartzen du. Mendiek inguratzen duten sakonune batean dago. Antillak eta Venezuelako golkoa lotzen ditu. Petrolio asko du. Alonso de Ojedak aurkitu zuen 1499an. Aintzira honen ertzetan daude Hego Amerika guztiko petrolio hobi aberatsenak.