Departamento de Cultura y Política Lingüística

krisantemo

iz. Sin. urrelili. Urre lilia (Chrysanthemum sp.).  v  Krisantemo arrunta (Chrysanthemum vulgare). Zurtoin zuzen adartsua, 50-150 cm luzea, banakako gingil luze horztunez eratutako hosto elkartuak, iratzearen antzeko samarrak, eta sortan antolatutako lore-buru horiak dituena. Europa guztian hazten da, baina landu ere egiten da, lilitegiak dotoretzeko eta sendagaiak egiteko batez ere.  v  Chrysanthemum carinatum. Zurtoin zuzena sendo samarra du, eta bitxilorearen tankeratsuko lore hori gorrixka, neurriz harena baino handiagoa.